Lan Sozialistaren Heroia | |
---|---|
Jatorrizko izena | (ru) Герой Социалистического Труда |
Mota | ohorezko titulu SESBeko ohorerik gorenak |
Honen parte da | SESBeko ohorerik gorenak |
Indarraldi | 1938ko abenduaren 27a - |
→ | |
Maila | Sobietar Batasuneko Heroia Ama Heroia |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Lan Sozialistaren Heroia (errusieraz: Герой Социалистического Труда, Geroi Sotsialistitxeskogo Truda) Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak 1938 eta 1991 bitartean eman zuen ohorezko titulu bat izan zen.[1] SESBeko saririk gorenetako bat izan zen eta sobietar industriari eta kulturari ekarpen nabarmenak egiten zutenei ematen zitzaien. Garrantziari dagokionez, ekintza militar heroikoak saritzen zituen Sobietar Batasuneko Heroia tituluaren parekoa zen.