Geografian, landa-ingurunea edo nekazaritza-ingurunea jarduera ekonomiko nagusiak nekazaritza edo abeltzaintza dituzten eskualde edo lur-eremuen multzoa da. Nekazaritza paisaiak gizakiak lurra lantzeko baliatu dituen antolakuntza ekonomiko eta laborantza-metodoak islatzen ditu. Horrela, historian zehar jarduera hauek nolakoak izan diren, halako nekazaritza paisaia izango da. Baita ere, bakoitzaren ikuspuntua islatzen da paisaiaren definizioan. Izan ere ikuslerik gabe, begiradarik gabe, ez dago paisaiarik. Gure begiradak ere gauza asko gordetzen ditu bere baitan, aurreko gure bizipenak moldatzen dute begirada. guk ikusten duguna, gure historia guztiarekin.