Landare-olio

Oliba olioa.

Landare-olioak edo landare olioak landare jatorriko lipidoak dira, gantz azidoen glizeridoz osatuta daudenak. Giro-tenperaturan (20 °C) likido direnean olio esaten zaie eta tenperatura horretan solido direnean, berriz, koipe[1][2]. Denak ez dira jateko onak. Linazi olioa, tung olioa eta errizino olioa, esate baterako, labaintzaileak, margoak, kosmetikoak, farmazia produktuak eta beste industria gai batzuk egiteko erabiltzen dira.

  1. Lorenzo, Arantza; Uranga, Ane Miren, Koipe onuragarriak: olioak[Betiko hautsitako esteka] zientzia.net
  2. Landare-koipea Euskalterm

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy