Landare intsektujale

Nepenthes lowii pitxar-landare tropikala.

Landare intsektujalea edo landare haragijalea intsektuak edo bestelako ornogabe txikiak harrapatzeko moldaerak dituen landarea da,[1] baina bizirik irauten dute janaririk gabe. Intsektuak harrapatzeak, ordea, hazten laguntzen du. Landare horiek elikagai urriko lurzoruetan hazi ohi dira, hala nola padura, zohikaztegi eta eremu harritsuetan. Harrapakinak erakarri, harrapatu eta digeritzen dituzten 600 bat landare-espezie aurkitu dira, 6 familia eta 14 generotan banatuak. Horietaz gain, 300 espezie protokarniboro ezagutzen dira.[2]

Lehenengo aldiz horrelako landare bat deskribatu eta marraztu zuena Rembert Dodoens alemaniarra izan zen. 1554. urtean drosera deritzon landarea deskribatu eta sendagarria zela aipatu zuen; biriketako gaitzen eta eztularen aurkako sendagarritzat erabiltzea gomendatzen omen zuen. Hala ere, ez zuen intsektujale zenik aipatu eta, geroago, Linneo bera ere ez zen landare horien haragijale-izaeraz ohartu. Ondorioz, XIX. mendearen hasiera arte ez zen landare intsektujaleen deskribapen sakonik egin. Charles Darwinek idatzi zuen landare karniboroei buruzko lehenbiziko tratatua, 1875ean.[2]

  1. Euskalterm: Landare intsektiboro
  2. a b Orobengoa, Olatz. Landare haragijaleen mundu ezezaguna. Elhuyar aldizkaria, 177. zenbakia, 2002ko ekainak 1, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-5-7).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy