Lantanoide

Zenbaki atomikoa Izena Ikurra
57 Lantanoa La
58 Zerioa Ce
59 Praseodimioa Pr
60 Neodimioa Nd
61 Prometioa Pm
62 Samarioa Sm
63 Europioa Eu
64 Gadolinioa Gd
65 Terbioa Tb
66 Disprosioa Dy
67 Holmioa Ho
68 Erbioa Er
69 Tulioa Tm
70 Iterbioa Yb
71 Lutezioa Lu

Lantanoideen (edo lantanidoen) serieak 15 elementu kimiko barne hartzen ditu, hain zuzen 57 eta 71 zenbaki atomikoen artean daudenak, lantanotik luteziora.[1] Elementu hauek, kimikoki antzekoak diren beste batzuekin batera, eskandioa eta itrioa, orokorrean, lur arraroak izenaz ezagutzen dira.

Ln ikur kimikoa lantanoideen kimikaren inguruko eztabaida orokorretan erabiltzen da, edozein lantanoideren aipamena egiteko. Lantanoide guztiak f blokeko elementuak dira, hau da, 4f elektroi-geruza betetzearekin zerikusia dutenak, lutezioa salbu, azken hau d blokekoa baita. Lantanoide elementu guztiek katioi tribalenteak osatzen dituzte, , non beraien kimika, neurri handi batean, erradio ionikoarekin determinatua dagoen. Kasu honetan, erradio ionikoa lantanotik luteziora txikitzen da.

Lantanoideak deitzen dira periodoko (serieko) elementuak kimikoki lantanoaren antzekoak baitira. Lantanoa eta lutezioa 3. taldeko elementu gisa aipatuak dira, 5d orbitalean elektroi bakarra baitute. Hala, bi elementuak askotan lantanoide elementuen kimikako eztabaidetan sartuak izaten dira. Lantanoa bietatik gehien sartzen dena da, honek 3 elementu taldean duen lekua testuetan aurkitzea ohikoagoa delako, "lantanoide" hitzak "lantanoaren antzekoa" esan nahi duenez gero. Hala ere, eztabaidan jarri zen lantanoa lantanoidea ote den, lantanoak semantikoki ezin duela lantanoide bat izan argudiatuz, baina IUPACek lantanoa lantanoidetzat hartzen du, izendapenaren erabilera ohikoan oinarrituta.[2]

Taula periodikoan, lantanoideak eta aktinidoak taularen gorputzaren bi erregistro gehigarri gisa adierazi dira,[3] leku markagailuarekin edo bakoitza serieko elementu bakar gisa hautatua (lantano eta aktinioa, edo lutezio eta lawrentzioa) taula nagusiko zelula bakar gisa adierazia, bario eta hafnio, radio eta rutherfordio bitartean, hurrenez hurren. Hitzarmen hau guztiz estetikoa eta praktikoa da; oso gutxi erabilitako formatu zabaleko taula periodikoetan lantanoideen eta aktinidoen seriea leku egokian txertatzen da, taulako seigarren eta zazpigarren errenkadetan (periodoak), hain zuzen.

  1. Kimika inorganikoaren nomenklaturarako behin-behineko aholkuak, IUPAC (2004)
  2. Craig, P. J.. (1998-12). [http://dx.doi.org/10.1002/(sici)1099-0739(199812)12:12<880::aid-aoc755>3.0.co;2-c «Book review: Chemistry of the elements, 2nd edn N.N. Greenwood and A. Earnshaw Butterworth -Heinemann, Oxford, 1997. 340 pages, �35.00 (paperback) ISBN 0-7506-3365-4»] Applied Organometallic Chemistry 12 (12): 880–880.  doi:10.1002/(sici)1099-0739(199812)12:12<880::aid-aoc755>3.0.co;2-c. ISSN 0268-2605. (Noiz kontsultatua: 2019-03-17).
  3. Frech, Cheryl Baldwin. (2009-12). «The Elements: A Visual Exploration of Every Known Atom in the Universe (Theodore Gray)» Journal of Chemical Education 86 (12): 1374.  doi:10.1021/ed086p1374.1. ISSN 0021-9584. (Noiz kontsultatua: 2019-03-17).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in