Lasterka egitea

Pertsona batek lasterka ari dela egiten dituen higiduren segida.

Lasterka egitea, arineketan egitea, korrika egitea, arinka egitea, lasterketa edo arineketa oinez ibiltzeko modu lasterra da, non urratsa egiten den une batean pertsonak edo animaliak lurra ez duen ukitzen. Gizakiengan, leku batetik bestera modu lasterra izateaz gainera, ariketa fisikoa eta hainbat kiroletan egiten da.

Gorputz guztiaren erabilera eskatzen duen prozesu konplexu eta koorditatua da. Banako bakoitzak modu desberdinean egiten du lasterka, baina lasterketaren mugimendu nagusiak berdinak dira. Oinezko lasterketak atletismoaren barnean sartzen diren lehiaketak dira, parte hartzaile guztien artean azkarrena zein den jakiteko; hau da, nork betetzen duen distantzia jakin bat denbora txikienean. Mundu mailan lasterketa ugari daude, hauen artean Olinpiar Jokoak edo Atletismoko Mundu Txapelketa.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy