Lavrenti Pavlovitx Beria (georgieraz: ლავრენტი პავლეს ძე ბერია, Lavrent'i P'avles dze Beria; errusieraz: Лаврентий Павлович Берия; Merkheuli, 1899ko martxoaren 29a - Mosku, 1953ko abenduaren 23a) sobietar buruzagi komunista izan zen, 1938 eta 1953 urteen artean polizia eta zerbitzu sekretua (NKVD) zuzendu zuena.
Barne arazoetako ministroa, Politburoko kidea eta polizi-burua, Stalin hil ondoren, Sobietar Batasuna gobernatu zuen hirukotea osatu zuen Malenkovekin eta Molotovekin batera.[1]
Askotan Purga Handiaren garaiko erailketa eta atxiloketei lotua, azken aldian baino ez zuen NKVDren zuzendaritza izan.[2] Bigarren Mundu Gerra eta Stalinen heriotza artean botere asko izan zuen; Stalin hil eta gero, traidoretzat hartu eta exekutatu egin zuten[3] ziur asko Nikita Khrustxev eta bere jarraitzaileek desestalinizaziorako oztopotzat zutelako.