Lazar Moiseievitx Kaganovitx (errusieraz: Ла́зарь Моисе́евич Кагано́вич; Kabani, Ukraina, 1893ko azaroaren 22agreg./azaroaren 10ajul. - 1991ko uztailaren 25a), Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako buruzagia eta Josef Stalinen laguntzailea 1930 ondoko urteetan. 1920an Tashkenteko sobieteko burua zen. Oso denbora laburrean garrantzi handiagoko karguak izan zituen. 1930an Politburoko kide izendatu zuten. Garai horretatik Stalin hil zen arte, Sobiet Batasuneko industria astunaren arduraduna izan zen. Stalin hil ondoren Khrustxeven gobernuan hainbat kargu izan zituen. 1957an Khrustxev kargutik kendu nahi izan zuen; ez zuen lortu, ordea, eta kargu guztietatik kendu zuten.