Lazarragaren eskuizkribua

Lazarragaren eskuizkribua
Lazarragaren eskuizkribuaren 18. orriaren atzealdea. Ezkerreko zutabean, behetik hasita 7. lerroan, eusquel erriau lehen bi hitzak dira (klikatu irudia, handitzeko).
Datuak
Idazlea (1567tik 1602ra bitartean idatzia)
Argitaratze-data1567 (egutegi gregorianoa)
GeneroaArtzain nobela eta poesia
Jatorrizko izenburuaEskuizkribua
HizkuntzaEuskara (gehien-gehiena)
Gaztelania (zatiren batzuk)
Herrialdea Araba
Orrialdeak102
FormatuaEskuizkribua

Lazarragaren eskuizkribua edo Joan Perez Lazarragaren eskuizkribua paper sorta bat da, Joan Perez Lazarraga arabar idazleak 1567-1602 bitartean, gutxi gorabehera, idatzitako lanak biltzen dituena. XVI. mendetik iritsi zaizkigun euskarazko testu bakarretakoa dugu, eta Hego Euskal Herriko literatura idazlan zaharrena. Halaber, Euskal Herria (eusquel erria) izena dakarren lehen testua dugu: eskuizkribu osoan, hiru aldiz ageri da.

Artzain nobela batek eta 21 koplak osatzen dute. Guztira, 51 orri dira (111.000 karaktere inguru, 52 orrialde estandarren parekoa edo), gehienak euskaraz idatziak (% 88 inguru), eta gainerakoak gaztelaniaz; baina pleguak ez daude osorik eta ezagutzen dugun zatian, gutxienez, beste hamasei orri galdu dira, gehi aurretik agian zeudenak, artzain eleberria in media res hasten baita.

Ez dago garbi idazlana garai hartan argitaratu zen ala ez. «Pleguetan, txori paperetan, litekeena da[; b]aina koadernoa bera, orain ezagutzen dugun bezala, ez [zen] orduan argitaratzekoa» dio Gidor Bilbaok.[1] «Idazle ona [...] baina badirudi ez zituela bere euskarazko testuak argitaratu» idatzi zuen Henrike Knörrek.[2]

  1. Alberto Barandiaran: «Lazarraga askatzen»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2008-12-09.
  2. Henrike Knörr: «Euskara eta dotorezia»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2006-12-06. [El Correo egunkarian argitaratu zen baina Interneten eskuragarri ez dagoen artikulu baten laburpena.]

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy