Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
MotaPaperezko edizioa eta edizio digitala
Fitxa teknikoa
HizkuntzaEuskara
Argitaratze lekuaMarkina Xemein
ArgitaletxeaLea Artibaialdeko hedabideak SL
Banaketa
Banatze-eremuaLea-Artibai eta Mutrikuko eskualdea
Maiztasuna4/7 (larunbat, igande eta astelehenetan ez)
SalneurriaHarpidedunek urtean 77€ eta edizio digitala doakoa
Historia
IdeologiaEuskaltzalea eta aurrerakoia
ZuzendariaLarraitz Ibaibarriaga Etxaburu
https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2003ko azaroaren 11n sortu zen euskara hutsezko egunkaria da. Lea-Artibaiko eskualdea osatzen duten udalerrietako (Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar, Ondarroa eta Ziortza-Bolibar) eta Mutrikuko albisteak biltzen ditu. Markinan du egoitza nagusia.

Gaur egun (2019), bederatzi pertsonak osatzen dute lan taldea, zuzendaria barne. Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzaren zuzendari nagusia Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu da eta Asier Alkorta Bengoetxea eta Oihana Cabello Elorriaga dira zuzendariordeak.[1]

Eskualdeko egunerokoa da, egunero, astelehenetan eta asteburuetan izan ezik, kaleratzen dena; hau da, astean lau aldiz. Ostiraletan, aldiz, 16 orrialdeko astekari berezia gehitzen zaio eskualdeko Hitzari, Bizkaiko Hitza.

5.500 ale inguru banatzen dira eskualdean eta harpidetzaren bitartez banatzen dute etxe zein leku publikoetan. Paperezko edizioari dagokionez, hasieran, Lea Artibai eta Mutrikuko eskualdeetan soilik zentratzen zen egunkaria bazen ere, errentagarri ateratzen ez zitzaienez, Busturialdeko Hitzak eta Lea Artibai eta Mutrikuko Hitzak bat egin zuten 2010. urtean. Paperezko edizioaz gain, Lea Artibai eta Mutrikuko Hitzak bere webgune propioa du eta Busturialdekoak ere bai; alor horretan banandurik doaz.

  1. «Nor gara - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2019-05-06).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy