Lehen pertsonako tiro bideo-joko

Lehen pertsonako tiro bideo-joko
Jatorria
Sorrera-urtea1990(e)ko hamarkada
Honen izena daramafirst-person view (en) Itzuli
Ezaugarriak
Fikzioa
Erabiltzen dufirst-person view (en) Itzuli

Lehen pertsonako tiro bideo-jokoak (ingelesez, first person shooter edo FPS), bideo-joko genero bat dira zein, lehenengo pertsonaren prespektiba izanik, su-armetan baitira oinarrituak. Genero honek ezaugarri komun asko ditu tiroen bideo-jokoekin, hori dela eta akzio kategorian sartzen da. Generoaren hasieretatik, jokalari anitzeko jokoak integralak izateaz gain, 3D grafiko aurreratuak eta pseudo-3D, hardwarearen garapenari desafio egin diote.

Lehen pertsonako tiroen generoa Maze Warekin hasi zen, honen garapena 1973an hasiz eta bestetik, 1974an Spasim. Hainbat titulu arrakastatsuren (MIDI Maze 1987an) ostean, genero honen biolentzia maila igo zen eta honekin batera Wolfenstein 3D jokoa sortu zen 1992an, zeinek generoaren arketipo basikoa ezarri baitzuen. Honi esker DOOM bideo-jokoak arrakasta eta fama izugarria lortu zuen, genero honek duen eragin handieneko jokoa izanik. Urte batzuetan zehar «Doom klona» terminoa erabili izan zen genero mota hau deskribatzeko, jokoak zuen eragina dela eta. Hasieran «Korridoreko tiroak» (ingelesez, corridor shooter) ere ohiko izena zen genero honetako bideo-jokoentzako. Urte horietan hardware prozesatzaileek zituzten mugak zirela eta jokoak zuen akzio gehiena eremu itxietan egin behar zen.

Half-Life 1998ko jokoak — Half-Life 2 2004ko sekuelarekin batera — bideo-jokoen narrazioak eta buruhausteak hobetu zituzten. 1999an, Half-Life-en "mod"-a Half-Life Counter-Strike atera zen eta DOOM jokoarekin batera lehenengo pertsonako tiroen generoaren artetik eragin handiena izan dutenak eta paradigmatikoenak izan dira. Hauen arrakastaren ostean saga famatu batzuk atera ziren, hauen artean: Quake, Battlefield, Medal of Honor, edo Unreal.

1997an GolgenEye 007 jokoa Nintendo 64 kontsolarako atera zen, honekin batera etxeko kontsoletan tiroen bideo-jokoak lehen pertsonan egiteko joera hasi eta HALO bideo-jokoen serieak komertzialki hobetu zuen. XXI. mendean genero hau da komertzialki bideragarriena eta 2016an bideo-joko genero guztien % 26 errepresentatu du. Genero honetako bideo-joko batzuk famatuenak izan dira kirol elektroniko eta bideo-jokoen txapelketa lehiaketetan.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy