Leon Isauriarra | |||
---|---|---|---|
717ko martxoaren 25a - 741eko ekainaren 18a ← Teodosio III.a - Konstantino V.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kahramanmaraş, 675 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa | ||
Heriotza | Konstantinopla, 741eko ekainaren 18a (65/66 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: Edema | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Maria, wife of Leo III (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Isaurian dynasty (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | militarra | ||
Gradua | strategos | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
Leon Isauriarra[1] edo Leon III.a (Germanikeia, Komagene, 685 – Konstantinopla, 741eko ekainaren 18a) 717-741 bitartean Bizantziar enperadorea izan zen. Konstantinopla hartu eta enperadore izendatu zuen bere burua. Inperioa berriro antolatu zuen eta arabiar eta bulgariarren erasoetatik libratu. Sizilia eta Tesalonikako matxinadak ere saihestu zituen 718. eta 720. urteetan eta semea izendatu zuen ondorengo (Konstantino V.a). Zuzenbidea, finantza-mundua eta administrazio militarra berriro antolatu bazituen ere, istilu larriak ekarri zituzten erlijio-munduan gauzatu nahi izan zituen berrikuntzek (ikonoak erabiltzeko debekua, etab.) eta, ondorioz, Erromarekiko haustura etorri zen, eta Italia galdu zuen.