Leon Max Lederman (New York, 1922ko uztailaren 15a - Rexburg, Idaho, 2018ko urriaren 3a) estatubatuar fisikaria izan zen. New Yorkeko Columbiako Unibertsitatean egin zituen fisikako ikasketak eta bertako irakasle izan zen 1951n. 1988an Fisikako Nobel saria jaso zuen, Melvin Schwartz eta Jack Steinberger fisikariekin batera, neutrinoen gainean egin zituen ikerketengatik.