Lergako hilarria

Lergako hilarria
Jatorria
Sorrera-urteaII. mendea
Jatorrizko herrialdeaErromatar Inperioa
Ekoizpen lekuaHispania Citerior
Aurkikuntza lekuaSanta Barbara baseliza (Lerga)
Ezaugarriak
Materiala(k)hareharria
Dimentsioak125 (altuera) × 69 (zabalera) × 32 (sakonera horizontalean) cm
Hizkuntzalatina, eusko-akitaniera eta akitaniera
Idazketa-sistemalatindar alfabetoa
Kokapena
LekuaNafarroako Museoa
BildumaNafarroako Museoa
InbentarioaIRMusNav 00050 eta AE 2020, 00621
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaNafarroa Garaia

Lergako hilarria, Lergako hileta-estela, Lergako estela, Lergako idazkuna, Lergako inskripzioa edo Narhungesen epitafioa, erromatarren garaiko hilarri bat da, 1960an Lergan (Nafarroa Garaian) aurkitutakoa, euskal itxurako aztarna epigrafikoak dituelako nabaria; izan ere, Umme Sahar izen itxura argiki euskaldunekoa irakurtzen da. Egun, Nafarroako Museoan dago[1].

Idazkunean agertzen diren beste bi pertsona izan (antroponimo) euskararekin erlazionatuta daudela uste da: Abisunhar eta Narhunges, H (asperena) baitute, eta letra hori ez da agertzen ez iberiar testuetan ez eta zeltiberiarren artean ere. H ahoskatua euskalki guztietan zabalduta zegoen duela zenbait mende arte.

  1. Etxeleku, Iñaki. Artxiboak euskaraz mintzo. Iparraldeko Hitza, 2019-5-31, iparraldekohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy