Geometrian, lerroa espazioko puntu-segida bat da, aldagai bakarreko funtzio baten bidez adieraz daitekeena [y = ƒ(x)]. Zehaztasunik gabeko terminoa da, baina objektu matematiko dimentsiobakarra dela onartzen da, hots, luzera baino ez dauka, ez zabalerarik ezta sakonerarik ere. Oro har, kurba nozioarekin lotzen da.