Leslie Claire Margaret Caron (Boulogne-sur-Seine, 1931ko uztailaren 1a) frantziar aktore, dantzari eta idazlea da.
Dantzari gisa hasi zuen bere ibilbidea eta zineman debutatu zuen 1951n An American in Paris filmean. Berehala sinatu zuen zazpi urteko kontratua MGMrekin. 1960ko hamarkadatik Europako filmetan ere lan egin zuen eta 1970eko hamarkadan Frantziara itzuli zen.