Leslie Howard | |
---|---|
(1939) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Leslie Howard Steiner |
Jaiotza | Londres, 1893ko apirilaren 3a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Heriotza | Cedeira, 1943ko ekainaren 1a (50 urte) |
Heriotza modua | : hegazkin-istripua |
Familia | |
Aita | Frank Stainer |
Ezkontidea(k) | Ruth Martin (en) (1916ko martxoaren 3a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Dulwich College (en) Alleyn's School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki zuzendaria, film-zuzendaria, antzerki aktorea, zinema aktorea, aktorea, zinema ekoizlea, errealizadorea, idazlea, gidoilaria eta produktorea |
Altuera | 179 zentimetro |
Lantokia(k) | Erresuma Batua |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
|
Leslie Howard (1893ko apirilaren 3a, Forest Hill, Londres – 1943ko ekainaren 1a, Bizkaiko golkoa) ingeles aktore, zinema zuzendari eta ekoizle bat izan zen. Nagusiki pertsonaia zintzo, zuzen, galai eta dotoreak antzeztu izan zituen.
Bere ibilbide osoko paperik ospetsuena Gone with the Wind (1939) filmeko Ashley Wilkes pertsonaia izan zen, beste hainbat filma ezagunetan ere antzeztu zuelarik: Berkeley Square (1933), Of Human Bondage (1934), The Scarlet Pimpernel (1934), The Petrified Forest (1936), Pygmalion (1938), Intermezzo (1939), "Pimpernel" Smith (1941) eta The First of the Few (1942).
Bigarren Mundu Gerran nazien aurkako ekintzaile sutsua izan zen. Gai diplomatiko batzuk Portugalera eraman zuten eta itzulerako Lisboatik Londresera hegaldian zihoala ustez alemaniar hegazkinek eraso eta Bizkaiko golkoan hil edo desagertu zen.