Letagina ugaztunen hortz mota bat dira. Normalki hortzeriaren aurrealdea eta atzealdea bereizten dituzte. Gizakiengan eta, oro har, letaginak dituzten ugaztun gehienengan, goiko eta beheko barailan bina egoten dira.
Janaria albotik apurtzeko funtzioa dute, bereziki haragian oso eraginkorrak direlako.