Letters from Iwo Jima (euskaraz Gutunak Iwo Jimatik) 2006ko Clint Eastwood estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlearen gerra filma bat da. Tadamichi Kuribayashik idatzi eta Tsuyuko Yoshidak argitaratutako Picture Letters from Commander in Chief (Buruzagi Nagusiaren Irudizko Gutunak) liburuan oinarritua dago. Bertan, Ken Watanabe, Kazunari Ninomiya, Tsuyoshi Ihara, Ryō Kase eta Nakamura Shidō aktoreek antzeztu zuten.
Filma hau Bigarren Mundu Gerran Pazifikoko Gerran jazotako Iwo Jimako guduaren japoniar ikuspuntua ematen saiatu zen, aldiz, zuzendari berdinak zuzendutako Flags of Our Fathers (Geure Gurasoen Banderak) gudu berberaren estatubatuar ikuspuntua eman zuelarik. Filma osoa japonieraz dago.
filma honek 4 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, azkenean bat irabaziz, Soinu edizio onenaren Oscar Saria (Alan Robert Murray). Atzerritar hizkuntzako filmak onenaren Urrezko Globo Saria ere irabazi zuen.