Lezgin herria | |
---|---|
Lezgin etniaren kokapena Kaukasian | |
Biztanleak guztira | |
800.000–900.000[1] | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Errusia 473.722 (2010[2]) Azerbaijan 180.300 (2009[3]) | |
Hizkuntza | |
Lezgiera | |
Erlijioa | |
Sunismoa, gutxiengo xiita | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Kaukakoko ipar-ekialdeko herriak |
Lezgina[6] (lezgieraz: лезгияр, lezgiyar; errusieraz: лезгины, lezginy) kaukasiar jatorriko talde etnikoa da, Dagestango hegoaldean eta Azerbaijango ipar-ekialdean bizi dena. Dagestango biztanleriaren %12 dira[6]. Beren hizkuntza, lezgiera, kaukasiarra da, Ipar-Ekialdeko taldekoa[7]. Gehienak musulman sunitak dira.