Liburu elektroniko

Liburu elektroniko
digital edition (en) Itzuli eta liburua
Honen partedigital media (en) Itzuli

Liburu elektronikoa edo e-booka liburu baten bertsio elektroniko edo digitala da. Liburu elektronikoa irakurtzeko, irakurgailu edo liburu elektronikoen irakurgailu izena duen gailua erabiltzen da. E-book terminoa ingelesetik dator, eta anbiguoa da, batzuetan «liburu elektroniko» (hots, irakurtzen dena) eta beste batzuetan «liburu elektronikoen irakurgailu» esan nahi baitu.

Bestalde, autore batzuek liburu elektronikoen eta hipertestuen arteko desberdintasuna defendatzen dute. Hipertestuek informazioaren egituraketaren lotura egiteko balio dute; liburu elektronikoa, aldiz, paperean argitaratuko liburua digitalizatzeko erabiltzen da. Hipertestuaren adibide da Wikisource; eta e-bookaren adibide da edozein liburu digital, Interneten edota CD-ROM batean gordea.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy