Lisa Gherardini

Lisa Gherardini

Bizitza
JaiotzaFlorentzia1479ko ekainaren 15a
HerrialdeaFlorentzia
HeriotzaFlorentzia1542ko uztailaren 14a (63 urte)
Hobiratze lekuaMonastery of Saint Ursula (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Francesco del Giocondo
LeinuaGherardini (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak

Lisa Camilla Gherardini, ezaguna Lisa, Mona Lisa, Lisa del Giocondo, Lisa di Antonio María (Antonmaria) Gherardini izenez ere (Florentzia, Florentziako Errepublika, 1479ko ekainaren 15a - ibidem, 1542ko uztailaren 15a) florentziar noblea izan zen, Italiako Toskanako familia batekoa. Bere izena Mona Lisa erretratuari esleitu zitzaion (La Gioconda izenez ere ezaguna). Erretratu horren modeloa izan zen. Senarrak agindutako lana izan zen eta Leonardo da Vincik margotu zuen Italiako Errenazimentuan.

Lisaren bizitzari buruzko xehetasun gutxi daude; badakigu Florentzian jaio zela, eta nerabezaroan oihal-merkatari batekin ezkondu zela, eta, handik urte batzuetara, bertako funtzionario bihurtu zela. Bost seme-alaba izan zituen, eta klase ertaineko bizitza eroso eta arrunta izan zuen. Lisaren senarra, garai hartan ohikoa zen legez, bera baino askoz nagusiagoa zen.

Lisaren heriotzaren ondorengo mendeetan, Gioconda munduko pinturarik famatuena bihurtu zen, eta Lisa historikoaren bizitzatik bereizitako kultura-ikono bihurtu zen: emakumea.[1] Bildumazaleen eta artearen jakintsuen arretari esker, pintura-lan hori nazioartean aintzatetsitako koadro bihurtu zen, eta merkataritza-mailan inspirazio garrantzitsua izan zen. XVI. mendetik Lisa Gherardini Leonardoren pinturan erretratatutako emakumearekin lotzen zuten lekukotasunak bazeuden ere, XXI. mendearen hasierara arte ez da ziurtasunik izan.[2]

  1. Riding, Alan. (abril de 2005). In Louvre, New Room With View of 'Mona Lisa'. The New York Times Company.
  2. Leonardo da Vinci The Mona Lisa and other works. ..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy