Literatura modernista

Biotz-begietan, Lizardiren poema liburua, euskal modernismoaren adibide.
Azul, Rubén Daríoren liburu ezagunaren lehen edizioa, 1888koa: urte berean erabili zuen egileak modernismo hitza esteinakoz.
Joyceren Finnegans Wake, 1939: esperimentazio modernista azken bururaino eramana, beharbada mugimenduaren amaiera.

Literatura modernista XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran sortzen hasi zen norabidea da, edo norabide sorta, zeren eta hizkuntzaren araberako literatura batzuetan (bereziki gaztelaniaz zeinean lehenago egin zen popularra terminoa) zentzu batekin ulertzen da modernismoa, eta beste batzuetan, beste belaunaldi edo joera batzuk adierazten ditu.

Gaztelaniazko modernismotik aparte, modernismo izenarekin identifikatzen den korrontea aurkitzen da batez ere Europan (hor gehiago prosan) eta Estatu Batuetan ingelesez (hor gehiago poesian). Prosan narrazio errealistaren forma klasikoaren haustura du ezaugarri; poesian gaiari eta bere autoadierazpenari garrantzia ematea. Gai garrantzitsu bat gizabanakoaren isolamendua eta errealitatearen eta ametsaren mugak dira. Psikoanalisiak eta Henri Bergson eta Friedrich Nietzsche bezalako filosofoen irakaspenek eragin handia izan zuten literatura modernismoaren garapenean.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy