Live Earth

Live Earth
Irudia
Motaenvironmental organization (en) Itzuli
benefit concert (en) Itzuli
irabazteko asmorik gabeko erakunde
Indarraldi2007 - 

Webguneliveearth.org
Live Earth Wembley Berriaren estadioan.

Live Earth (euskaraz. Lur bizia) pop- eta rock-kontzertu batzuk izan ziren, eta ingurumen-kontzientzia handitzeko egin ziren. Hainbat artistek parte hartu zuten, eta 2007ko uztailaren 7an izan zen, berotze globalaren berri emateko.[1] Kontzertuek munduko 150 musika-artista bildu nahi zuten ezagunenen artean entzule kopuru errekor bat lortzeko asmoarekin. Zortzi hiritan, bata bestearen atzetik eta 24 ordu bete arte, musika kontzertuak izan ziren, "lokartutako kontzientziak esnatzeko".[2]

Save Our Selves erakundeak (SOS) antolatu zuen ekitaldia. Kevin Wallek sortu zuen erakunde hori, eta Al Gore AEBetako lehendakariordearen, Alliance for Climate Protection erakundearen, MSN erakundearen laguntza zuen, baita Control Room-ena ere Live Earth zuzentzen zuen kontzertu-ekoizlearena. Gainera, MTV telebista-katearen aldetik propaganda-laguntza handia izan zuten. Morse kodean idatzitako SOS zen logoa/marka erregistratua. Antzeko beste musika-gertaera anizkoitzek ez bezala (Live 8, doakoa), Live Earth-ek sarrera kobratu zuen, baina gertaera telebista eta internet bidez transmititu zen (http://www.liveearth.org).

  1. «Live Earth Aims to Cause Lasting Change» Washington Post 2007-07-02.
  2. «Live Earth, munduko zortzi hiritan musika 24 orduz» www.hiru.eus (Albisteak - hiru -Euskadi.eus) (Noiz kontsultatua: 2022-06-13).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in