Lobulu parietal

Lobulu parietal
Xehetasunak
Honen parteBurmuin-hemisferioa
Identifikadoreak
Latinezlobus parietalis
MeSHA08.186.211.730.885.213.670
TAA14.1.09.123
FMA61826
Terminologia anatomikoa
Pareta lobulua

Pareta lobulua garuna osatzen duten sei lobuluen artean parietal hezurraren azpian dagoen eremua hartzen duen lobulu bilaterala da. Buruko erdialdeko eta alboko zatietan kokatzen da; hain zuzen, bekoki lobuluaren atzean, garondo lobuluaren aurrean eta lobulu tenporalaren gainean.

Alboko ikuspegitik, bekoki lobulua eta pareta lobulua zentroko ildoak edo Rolandoren ildoak bereizten ditu. Horrekiko paralelo, zentro atzeko ildoa dago eta bi ildo hauen artean zentro atzeko bihurgunea osatzen da (Brodmann 1, 2 eta 3), kortex somatohartzaile primarioa dena. Hala ere, pareta lobuluaren ildorik garrantzitsuena pareta barruko ildoa da, zentroko ildoarekiko perperdinkularra eta garondo lobuluraino luzatzen dena. Pareta barruko ildo honek goiko eta beheko pareta bihurguneak bereizten ditu. Beheko pareta bihurgunean, bi eremu garrantzitsu aurkitzen dira, Brodmann 40 eta 39, eta bien artean loki lobuluarekin (Brodmann 21 eta 22) batera Wernickeren eremua osatzen dute, entzumenarekin erlazioa duena.

Gezi ebaketan ikusiz, zentro ildoa ere ikusten da eta atzerago bazter ildoa. Bi hauen artean, kortex sentikor primario osatzen duen zentroalboko atzeko bihurgunea dago. Bestalde, garondo lobulua eta pareta lobuluak bereizten, pareta garondoko ildoa agertzen da.

Deskribapen anatomikoa

Funtzioei dagokionez, informazio sentsoriala integratzeaz arduratzen da, zehazki, ikusmen, entzumen eta sentsibilitate somatikoaren informazioa integratzen du. Ukimen, bero, hotz, presio eta min sentsazioak jasotzen ditu. Gainera, informazio espazialaren interpretazioan parte hartzen du objektuen tamaina, morfologia eta distantzia antzematen baimentzen gaituelako. Ulermenaz eta hitzaren formulazioaz ere arduratzen da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy