Loiret (45) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Erdialdea-Loira Harana |
Prefetura | Orléans |
Prefeta | Éric Doligé (UMP) |
Azpiprefeturak | Montargis Pithiviers |
Barrutiak | 3 |
Kantonamenduak | 41 |
Udalerriak | 334 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 47°55′N 2°10′E / 47.92°N 2.17°E |
Azalera | 6.775 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 684561 |
Dentsitatea | 101.042,21402214 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Loiret Frantziako erdi-iparraldeko departamendua da (Frantziako 45. departamendua). Parisko hegoaldean dago, Erdialdea-Loira Harana eskualdean, eta Loiret ibaiak (12 km luze da) zeharkatzen du. 6.775 km2 ditu, eta 618.126 biztanle zituen 1999an. Prefektura Orléans hirian dago.
Essonne, Sena eta Marne, Yonne, Nièvre, Cher, Loir eta Cher eta Eure eta Loir departamenduak mugakide ditu.
Beauce lurralde garitsuak hartzen du Loiret departamenduko ipar-mendebala. Ipar-ekialdea ere nekazaritzari (garia, garagarra, abere hazkuntza) lotuta dago. Departamenduko hegoaldean basoak nagusi dira eta eremu horretan ere nekazaritza, abere hazkuntza eta baso ustiakuntza dira jarduera nagusiak. Industria (mekanika eta tresneria elektrikoa, kautxua, kimika industria eta zurgintza) Orléanseko hiriburuan dago.