Lombardiako Giroa

Lonbardiako Giroa
Orokortasunak
KirolaErrepideko txirrindularitza
Sorrera1905
Ekitaldi kopurua117 (urtea: 2023)
Aldizkotasunaurterokoa (Urr)
MotaEgun bateko lasterketa
translation for raceinfobox_translate index 33 not foundITA Italia
AntolatzaileaRCS MediaGroup
Webgune ofizialaWebgune ofiziala
Palmaresa
Azken garaileaSLO Tadej Pogačar
Garaipen gehien lortu duenaITA Fausto Coppi
(5 garaipen)
Egungo ekitaldia
azken ekitaldia ikusteko:
2023ko Lombardiako Giroa
Dokumentazioa

Lombardiako Giroa (ofizialki Giro di Lombardia) 1905etik Italiako Lombardia eskualdean urrian ospatzen den txirrindularitzako klasiko bat da. Hildako hostoen klasikoa bezala ezagutzen da udazkenean ospatzen delako.

Monumentu ziklista bezala ezagutzen diren bost lasterketetako bat da Milan-San Remo, Paris-Roubaix, Flandriako Tourra eta Lieja-Bastogne-Liejarekin batera.

Lehen Mundu Gerrak ez zuen klasiko hau ospatzea eragotzi, bai ordea Bigarren Mundu Gerrak 1943 eta 1944an.

Jada desagertua den Munduko Txirrindularitza Kopako (1989-2004) azken proba izan zen, baita 2005 eta 2007 arteko UCI ProTourreko eta 2009tik honako UCI World Tourreko azken proba ere.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy