Lorem ipsum

Lorem ipsumen erabilera webgune batean

Lorem ipsum diseinu grafikoan erabiltzen den esanahirik gabeko testua da. Testu betegarri moduan erabiltzen da letra-tipoen eta maketazio edo diseinuko erakusketetan benetako edukiak sartu aurretik.

Testu hau Zizeronek K.a. 45. urtean idatzi zuen De finibus bonorum et malorum (Ongia eta gaizkiaren mugei buruz) lanean oinarritzen da baina zentzua kentzearren hitz eta hitz zatiak kenduta. Testua, beraz, ulertezina da, izan ere bilatzen du erabiltzailearen arreta guztia forma eta diseinuan jartzea.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy