Lorenzo's Oil (euskaraz Lorentzoren Olioa) 1992ko George Miller australiar zuzendari, ekoizle eta gidoigileare drama filma bat da. Bertan, Nick Nolte, Susan Sarandon, Peter Ustinov eta Zack O'Malley Greenburg aktoreek antzeztu zuten.
Filma Augusto eta Michaela Odone estatubatuar senar-emazteak adrenoleukodistrofia (ALD) gaixotasun larria zuen haien seme Lorentzo sendatzeko burutu zuten sendagaiaren bilaketa nekagaitzaren benetazko kasuan oinarritutako dago. Filma 1991ko iraila eta 1992ko otsailaren artean nagusiki Pittsburgh hirian filmatu zen.
Filmak Oscar Sarietarako 2 izendapen jaso zituen, Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Susan Sarandon) eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (George Miller eta Nick Enright), nahiz eta bat bera ere ez irabazi izan. Bestalde, Susan Sarandon aktoreak Emakumezko aktore onenaren Urrezko Globo Sarirako izendapena ere jaso zuen.