Lost (euskaraz Galduak) drama telesail estatubatuarra da, zeina jatorrian American Broadcasting Company (ABC) kateak eman zuen 2004-ko irailaren 24tik 2010eko maiatzaren 22ra, sei denboralditan bildutako 121 kapituluetan. Telesailak naturaz gaindiko eta zientzia fikziozko osagaiak ditu eta Hego Itsaso Bareko uharte misteriotsu batean istripu izan duten Sidney-tik Los Angeles-erako hegazkin komertzial baten bizirauleak jarraitzen ditu. Istorioa oso serializatuta dago. Kapituluek normalean uhartean gertaturiko kontaketa nagusi bat dute oinarrian, pertsonaien inguruko informazio gehigarria eskaintzen duten flashback edo flashforward-en bitartez lagundurik.
Lost Jeffrey Liebes-ek, J.J. Abrams-ek eta Damon Lindelof-ek sortu zuten. Hauek hasierako kapitulua idatzi eta J.J. Abrams-ek zuzendu zuen. Telesaila aurrera joan ahala, Damon Lindelof eta Carlton Cusek aurrera eramateko ardura hartu zuten, telesailaren ekoizle exekutiboak bihurtu ziren eta kapitulu asko idatzi zituzten. Bere antzezle zerrenda luzeaz eta Oahu-n, Hawaii-n, grabatzearen kostuaz gain, telesaila inoiz telebistan ekoitzi den garestienetarikoa izan zen; lehenengo kapituluak bakarrik $14 milioi inguru kostatu zuen. Lost-en mitologia eta unibertso fiktizioa beste hedabide batzuetan zabaldu da, batez ere, mini-kapituluen bitartez: Missing Pieces eta The new man in charge deitutako 12 minutuko epilogo batez.
Bere jatorrizko emanaldian izan zuen harrera ona eta arrakasta komertziala lortu ondoren, kritikariek inoiz eman den dramarik onenetarikoa dela esan dute. Lehenengo denboraldiak bakarrik, 16 miloi ikusle izan zituen kapitulu bakoitzeko. Bere sei denboraldietan zehar, sailak 11 milioiko ikusleren bataz bestekoa izan du kapitulu bakoitzeko. Gainera, Lost-ek zine munduko hainbat izendapen izan zituen bere emanaldian eta horietako asko irabazi zituen, horien artean Emmy saria 2005ean, BAFTA saria 2005ean,Urrezko globo saria 2006an eta Screen Actor Guild saria. IMDb.com webguneko erabiltzaileek ere puntuazio altuena eman diote webgunearen lehenengo hamar urtetan (2002-2012)
Espainian Cuatro, FOX eta La 2 telebista kateen bitartez ikusi ahal izan zen eta Frantzian TF1 katean.