Lotura bikoitz

Kimikan lotura bikoitza bi atomoren arteko lotura kobalente mota bat da zeinetan lau lotura-elektroi elkarbanatzen diren. Lotura bikoitz ohikoenak karbono-atomoen arteko izaten dira, alkenoetan eta ariloetan esaterako. Alabaina bi atomo klaseren artekoak ere usu dira. Adibidez karbonilo funtzio-taldean (C=O) karbonoak eta oxigenoak elkarbanatzen dituzte elektroiak, konposatu azoikoetan bi nitrogenok (N=N), iminetan nitrogenoak eta karbonoak (C=N) eta sulfoxidoetan sufreak eta oxigenoak (S=O). Formuletan bi lerro paralelok edo berdin zeinuak (=) adierazten dute lotura bikoitza[1].

Alexander Butlerov kimikari errusiarrak sartu zituen lotura bikoitzak notazio kimikoan.

Kate karbonatu batean lotura bikoitzak eta bakunak txandakatzen badira, lotura bikoitzak konjugatuak direla esaten da[2].

Lotura bikoitzen adibideak
Ethene structural Leuckart-Wallach-Reaktion Aceton Dimethylsulfoxid Trans-diazene-2D
Etilenoa Azetona Dimetil sulfoxidoa Diazenoa
  1. Lotura bikoitz. Zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar Fundazioa.
  2. Basterretxea, Francisco; Zabala, Gorka; Mijangos, Fernando; Izurieta, Itziar; Etxebarria, Nestor & Martinez de Marigorta, Edorta. (1996). Kimika orokorra. Udako Euskal Unibertsitatea, 76 or. ISBN 84-86967-71-6..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in