Kimikan lotura hirukoitza atomoen arteko lotura kobalente mota bat da, non atomoek hiru elektroi-bikote partekatzen baitituzte[1]. Lotura hirukoitzak lotura bakunak eta lotura bikoitzak baino sendoagoak dira. Formula kimikoetan hiru linea paraleloz (≡) irudikatzen da[2].
Lotura hirukoitz ohikoetan nitrogeno molekularrean ageri da (N2). Bigarren ohikoena bi karbono-atomoen artean agertzen da alkinoetan. Beste funtzio-talde batzuk ere lotura hirukoitzak dituzte, zianuroak eta isozianuroak esaterako. Molekula ez-organiko batzuk hala nola difosforoak eta karbono(II) oxidoak lotura hirukoitza dute.
Lotura hirukoitzen adibideak | |||
---|---|---|---|
Zianogenoa | Hexa(tert-butoxi)diwolfram(III)a
metalen arteko lotura hirukoitzaren adibidea |
Fenilazetilenoa | azetonitriloa |