Louis Isadore Kahn ( benetako izena Itze-Leib Schmuilowsky zuen) (Pärnu, Estonia, 1901eko otsailaren 20 – New York, 1974ko martxoaren 17a) estatubatuar arkitektoa zen. Filadelfiako estudio ugaritan lan egin ondoren berea sortu zuen 1935ean. Bere estudioko lana diseinu kritikari eta Yale Unibertsitatean arkitektura irakaste izatearekin uztartu zuen 1947tik 1957ra. Azken urte honetatik bere heriotzara arte Pennsylvaniako Unibertsitatean arkitektura irakasle izan zen. Kahn tradizioa eta modernitatea lotzen saiatu zen lehenengo arkitektoetako bat izan zen, bere lanen ezaugarriak oinarrizko geometriak (kaxak, zilindroak), eraikuntza (zura, adreilua, hormigoia) eta monumentaltasuna dira. Vincent Scully kritikaria izan zen Kahnen lanaren ospea zabaltzen hasi zena, bere ustez Kahnen eragina Frank Lloyd Wright, Mies van der Rohe, Alvar Aalto eta Le Corbusieren mailan dago[erreferentzia behar].