Louis Francis Albert Victor Nicholas George Mountbatten (1900eko ekainaren 25a – 1979ko abuztuaren 27a) Erresuma Batuko amirala izan zen, Indiako azken erregeordea, eta Indiako Batasun independentearen lehen gobernatzaile nagusia (1947-1948). 1979an, Behin-behineko IRAk hil zuen, haren itsasontzian jarritako bonba batez.