Louis Nicolas Davout (Auerstaedteko dukea eta Eckmühleko printzea; Annoux, Yonne, 1770eko maiatzaren 10a - Paris, 1823ko ekainaren 1a) mariskal frantsesa izan zen. Iraultzaileekin bat egin zuen 1788. urtean, eta harrezkero, Iparraldeko armadan (1792), Belgikakoan (1793), Rhinekoan (1795-1797) eta Egiptokoan (1798-1799) nabarmendu zen batez ere. Varsoviako dukerriko gobernadore hautatu zuten 1807. urtean, eta errusiarrei 1814. urtera arte aurre egin zien. Hanburgoko armadaren buru izendatu zuten urte horretan. Alemaniako armadaren buru izan zen 1810. urtean. Ehun Egunetako Gerra garaian, Gerra ministroa izan zen. Napoleonek izan zuen ordekorik onenetako bat izan zen.