Louisianaren erosketa

Louisiaren erosketaren mapa

Louisianaren erosketa Napoleon Bonapartek, garaian Frantziako Lehen Kontsula, Ameriketako Estatu Batuei 1803an 2.144.476 km² (529.911.680 akre) lurralderen salmentari ematen zaion izena da. Lur horiek Frantziak Ipar Amerikan zituen jabetzen zatietako bat izan zen. 15 milioi dolar edo 80 milioi frantziar libera ordaindu zituzten, hau da, 3 dolar zentabo akreko edo 7 zentabo hektareako. Interesak kontutan hartuz gero Louisianaren erosketak 23.213.568 dolarreko kostea izan zuen.

Itun honekin saldu zen lurralde eremu erraldoiak gaur egungo Arkansas, Missouri, Iowa, Oklahoma, Kansas, Nebraska, Mississippi ibaiaren hegoaldeko Minnesota, Ipar Dakotako eremu handi bat, Hego Dakota ia osoa, Mexiko Berriko ipar-ekialdea, Texasko iparraldea, Montanako eremu bat, Wyoming, Colorado ur-banaketen ekialdean eta Louisiana Mississippiaren bi aldeetan, New Orleans hiria barne hartzen zituen. Gainera, erosketa horietan gaur egun Kanadan dauden Alberta eta Saskatchewan ere erosi zituzten. Lurraldeak gaur egungo Ameriketako Estatu Batuetako azaleraren %23a suposatzen du.

Erosketa garrantzitsua izan zen Thomas Jeffersonen presidentziarako, baina erosketa egitearen aurkako jarrera nahiko egon ziren. Lurraldearen erosketaren konstituzionalitatearen inguruko dudak baziren ere, Jeffersonek lurraldea erostea erabaki zuten, ez zitzaiolako gustatzen New Orleanseko portua Frantzia eta Espainiak blokeatzeko boterea izatea. Negoziazio honek AEBri Ozeano Pazifikoaren atea ireki zion eta bere azalera izugarri haziarazi zuen. Ituna, beraz, Historia osoko garrantzitsuenen artean dago.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy