Lua | |
---|---|
Paradigma | Mutiparadigma, interpretatua, inperatiboa, (prozedurala, prototipoetan oinarrituta, objektuei bideratuta), funtzionala |
Diseinatzailea | Roberto Ierusalimschy Waldemar Celes Luiz Henrique de Figueiredo |
Agerpena | 1993 |
Kaleratze Egonkorra | 5.3.3 / 2016ko ekainaren 6an |
Kaleratze Ezegonkorra | 5.3.3 RC3 / 2016ko maiatzaren 30an |
Lizentzia | MIT Lizentzia |
Luzapena | .lua |
Webgunea | http://www.lua.org/ |
Lua programazio lengoaia interpretatutako lengoaia inperatibo, egituratua eta arina da[1]. Portugesez Lua-k ilargia esan nahi du. Lua multiplataforma da, ANSI C-n idatzita dagoelako[2], eta C API erlatiboki sinple bat dauka[3].
Hasieran Lua software aplikazioetan handitzen zihoan pertsonalizazio eskaerak betetzeko diseinatua izan zen. Programazio lengoaia prozedural gehienen oinarrizko funtzioak bete ahal zituen, baina beste funtzionalitate zailagoak edota domeinu espezifikoko lengoaien ezaugarriak ez zeuden bere barne. Bestalde, lengoaia handitzeko mekanismoak zituen, funtzionalitate hauek gehitzeko ahalbidetzen zutenak. Lua sistema integratuentzat diseinatuta zegoenez, bere garatzaileek abiadura, eramangarritasuna, hedapena eta garapenean erraztasuna hobetzean fokatu ziren.