Lua (programazio lengoaia)

Lua
ParadigmaMutiparadigma,
interpretatua,
inperatiboa,
(prozedurala,
prototipoetan oinarrituta,
objektuei bideratuta), funtzionala
DiseinatzaileaRoberto Ierusalimschy
Waldemar Celes
Luiz Henrique de Figueiredo
Agerpena1993
Kaleratze Egonkorra5.3.3 / 2016ko ekainaren 6an
Kaleratze Ezegonkorra5.3.3 RC3 / 2016ko maiatzaren 30an
LizentziaMIT Lizentzia
Luzapena.lua
Webguneahttp://www.lua.org/

Lua programazio lengoaia interpretatutako lengoaia inperatibo, egituratua eta arina da[1]. Portugesez Lua-k ilargia esan nahi du. Lua multiplataforma da, ANSI C-n idatzita dagoelako[2], eta C API erlatiboki sinple bat dauka[3].

Hasieran Lua software aplikazioetan handitzen zihoan pertsonalizazio eskaerak betetzeko diseinatua izan zen. Programazio lengoaia prozedural gehienen oinarrizko funtzioak bete ahal zituen, baina beste funtzionalitate zailagoak edota domeinu espezifikoko lengoaien ezaugarriak ez zeuden bere barne. Bestalde, lengoaia handitzeko mekanismoak zituen, funtzionalitate hauek gehitzeko ahalbidetzen zutenak. Lua sistema integratuentzat diseinatuta zegoenez, bere garatzaileek abiadura, eramangarritasuna, hedapena eta garapenean erraztasuna hobetzean fokatu ziren.

  1. de Figueiredo, Luiz Henrique. «Lua—An Extensible Extension Language» Software: Practice and Experience 26 (6): 635–652.  doi:10.1002/(SICI)1097-024X(199606)26:6<635::AID-SPE26>3.0.CO;2-P. (Noiz kontsultatua: 2016ko Urriaren 26a).
  2. (Ingelesez) About Lua. (Noiz kontsultatua: 26-10-2016).
  3. (Ingelesez) Takhteyev, Yuri. «From Brazil to Wikipedia» Foreign Affairs (Noiz kontsultatua: 26-10-2016).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy