LucasArts | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Lucasfilm Games, LLC eta LucasArts Entertainment Company, LLC |
Mota | Bideo-joko garatzailea eta Bideo-jokoen banatzailea |
Jarduera sektorea | video game industry (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Erantzukizun mugatuko sozietate |
Jabea | The Walt Disney Company |
Historia | |
Sorrera | 1982ko maiatza |
Sortzailea | |
Desagerpena | 2013ko apirila |
webgune ofiziala |
LucasArts Entertainment Company, sarritan LucasArts edota LEC gisa laburtua, jatorrizko izena LucasFilm Games zuen, estatubatuar bideo-joko enpresa bat izan zen, 1980ko hamarkadaren amaieran eta batez ere 1990eko hamarkadan zehar merkaturatu zituen abentura grafikoengatik ospetsua da, genero honetako zaleen artean Sierra Entertainment enpresak merkaturatutako abentura grafikoekin batera kultuzko bideo-jokoak bilakatu zirelarik. Bere ibilbidea 1982. urtean hasi eta 2013an desegin zen.
LucasArts etxearen abentura grafikoak SCUMM motorrak eragiten zituen. Ziurrenik enpresa honetako programatzaile ezagunena Ron Gilbert izan zen, bere esku ona eta umore handia joko hauetako istorio eta xehetasunetan maiz sumatzen delarik.