Luhanskeko Herri Errepublika

Luhanskeko Herri Errepublika
Ereserkia: ereserki

Luhanskeko Herri Errepublikako bandera

Luhanskeko Herri Errepublikako armarria
Geografia
HiriburuaLuhansk
48°34′18″N 39°17′50″E
Azalera8.377 km²
KontinenteaEuropa
MugakideakKharkiveko oblasta, Belgorod oblasta, Voronezh oblasta, Rostov oblasta, Donetskeko Herri Errepublika eta Errusia
Administrazioa
Luhanskeko Herri Errepublikako BuruaLeonid Pasetxnik
LegebiltzarraLuhanskeko Herri Errepublikako Kontseilu Popularra
Demografia
Biztanleria1.400.000
Dentsitatea167,12 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
MonetaErrusiar errublo ()
Historia
2022Treaties on the Adoption of the DPR, LPR, Zaporozhye State and Kherson State to Russia (en) Itzuli
2022law project of Russia n°203813-8 (02.10.2022) (en) Itzuli, law project of Russia n°203817-8 (02.10.2022) (en) Itzuli
Bestelako informazioa
Ordu eremua
главалнр.рф

Luhanskeko Herri Errepublika edo Luganskeko Herri Errepublika (errusieraz: Луга́нская Наро́дная Респу́бликаtranslit.: Luganskaya Narodnaya Respublika; ukraineraz: Луганська Народна Республіка), LHE edo LPR gisa laburtua, Errusiako errepublika bat da, Ukrainak erakunde terroristatzat izendatua. Luhanskeko oblastean dago, Donbass eskualdean, nazioartean Ukrainaren mendeko aitortuta dagoen lurraldea, Errusiar Federazioak izan ezik. Luhansk, lurraldeko hiririk jendetsuena, da hiriburua. Errepublikako biztanleak 1,5 milioi inguru dira. Luhanskeko Herri Errepublikak bere burua estatu konstituzional demokratiko gisa aldarrikatzen du. Egungo estatuburua Leonid Pasetxnik da.

LPRk Ukrainarekiko independentzia aldarrikatu zuen 2014ko Ukrainako iraultzaren ondoren, Donetskeko Herri Errepublikarekin (RPD) eta Krimeako Errepublikarekin batera. Independentzia aldarrikapenaren ondoren, Ukrainarekin indarrean dagoen gatazka armatua izan zen. LPR eta DPRk laguntza humanitarioa jasotzen dute Errusiatik. NATOren eta Ukrainaren arabera, Errusiak ere laguntza militarra eman die matxinoei, Errusiak ukatu ohi duen baieztapena[1][2][3].

Ukrainako legediak "aldi baterako okupatutako lurralde" gisa deskribatzen du LPRren eremua, eta LPRren gobernua Errusiako Federazioaren administrazio okupatzaile gisa deskribatzen da[4][5]. 2014ko iraileko Minskeko Akordioak, ESLA, Ukraina eta Errusiako ordezkariek sinatutakoak -eta LHEko eta DHEko buruek, estatusik aitortu gabe-[6][7], helburu zuen gatazka gelditzea eta Ukrainako matxinoek kontrolatutako lurraldea berreskuratzea, eremurako autonomia handiagoaren truke, baina akordioa ez zen inoiz erabat aplikatu[8][9].

Errusia kenduta, NBEko estatu kide batek ere ez du independentzia onartzen. Ia hasieratik Errusiako gobernuak emandako agiriak onartzen zituen, hala nola nortasun-agiriak, diplomak, jaiotza- eta ezkontza-ziurtagiriak eta ibilgailuen matrikulak[10]. 2022ko otsailaren 21ean, Vladimir Putin Errusiako presidenteak Luhansk eta Donetsk Herri Errepublikak Estatu independente gisa onartzeko asmoa iragarri zuen[11][12], eta hortik gutxira Errusiako Gobernuaren iritzira Errusiako probintzia bilakatu zen.

  1. (Ingelesez) «Ukraine crisis: Russian troops crossed border, Nato says» BBC News 2014-11-12 (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  2. (Ingelesez) «Putin defends rebel leaders in eastern Ukraine» BBC News 2019-12-19 (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  3. (Ingelesez) «Second Russian aid convoy arrives in Ukrainian city of Luhansk: agencies» Reuters 2014-09-13 (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  4. «Набув чинності закон про окуповані території України - dt.ua» web.archive.org 2014-11-25 (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  5. «Новини NEWSru.ua :: Виші на тимчасово окупованій території України працювати не будуть - міністр освіти» web.archive.org 2014-11-25 (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  6. www.osce.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  7. «Minsk agreement on Ukraine crisis: text in full» www.telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  8. (Ingelesez) «Explainer: What Is The Steinmeier Formula -- And Did Zelenskiy Just Capitulate To Moscow?» RadioFreeEurope/RadioLiberty (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  9. (Ingelesez) «Ukraine conflict: Can peace plan in east finally bring peace?» BBC News 2019-12-10 (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  10. (Ingelesez) «Putin orders Russia to recognize documents issued in rebel-held east Ukraine» Reuters 2017-02-18 (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  11. (Ingelesez) «Ukraine-Russia crisis: Putin to recognise breakaway Ukraine regions» BBC News (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  12. Указ Президента Российской Федерации № 72 «О признании Луганской Народной Республики» от 21 февраля 2022 года

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in