Luis, Frantziako dofina (Louis Ferdinand, Versailles, 1729ko irailaren 4a - Fontainebleauko jauregia, 1765eko abenduaren 20a) Frantziako dofina izan zen.
Luis XV.a Frantziakoa eta Maria Leszczyńskaren semea eta Frantziako tronuaren oinordekoa izan zen.
Bi aldiz ezkondu zen. Lehena Maria Teresa Rafaela Espainiakoarekin eta bigarrena Maria Josefa Saxoniakoarekin. Bigarren emaztearekin zazpi seme-alaba izan zituen.
Ez zen inoiz errege izatera iritsi, tuberkulosiak jota hil baitzen 1765ean, bere aita Luis XV.a erregea baino zenbait urte lehenago. Frantziako hiru erregeren aita izan zen: Luis XVI.a, Luis XVIII.a eta Karlos X.a.