Luis Luziano Bonaparte

Luis Luziano Bonaparte

Bigarren Inperioko senataria

1852ko abenduaren 31 - 1870eko irailaren 4a
Member of parliament for the Seine (en) Itzuli

1849ko uztailaren 8a - 1851ko abenduaren 2a
Q59854914 Itzuli

1848ko azaroaren 26a - 1849ko urtarrilaren 9a
Bizitza
JaiotzaGrimley (en) Itzuli1813ko urtarrilaren 4a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaFano1891ko azaroaren 3a (78 urte)
Hobiratze lekuaSt Mary's Catholic Cemetery, Kensal Green (en) Itzuli
Familia
AitaLucien Bonaparte
AmaAlexandrine de Bleschamp
Ezkontidea(k)Maria Anna Cecchi (en) Itzuli  (1832ko urriaren 4a -
Marie Clémence Richard  (1891ko ekainaren 15a -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Bonaparte (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, politikaria, dialektologoa eta erromanista
Lantokia(k)Paris
Jasotako sariak
KidetzaSan Petersburgoko Zientzien Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaParti de l'Ordre (en) Itzuli

Find a Grave: 8505200 Edit the value on Wikidata

Luis Luziano Bonaparte Bleschamp[1]frantsesez: Louis-Lucien Bonaparte— edo Bonaparte printzea (Worcestershire, Ingalaterra, 1813ko urtarrilaren 4a – Fano, Marche, Italia, 1891ko azaroaren 3a) euskal hizkuntzalari frantsesa izan zen. Napoleon Bonaparteren iloba zen.

Luis Luziano Bonaparteren lanek euskalaritzaren historian berebiziko garrantzia dute, euskalkien lehen sailkapen zientifikoa egiten lehena izan baitzen: Carte des sept provinces basques, 1863an. Euskal Herrira bost aldiz etorri zen, 1856tik 1869ra. Euskal herrialde guztietako berriemaileak baliatu zituen. Lan-metodotzat, berriemaile horiei Bibliako pasarte ezagunak toki jakin bateko euskaran jartzeko eskatzen zien, eta barreiatuta zeuden eskuizkribu zaharrak bildu eta aztertu zituen. Bere sailkatze-lanean, hiru multzo handitan zortzi dialekto, hogeita bost azpidialekto eta berrogeita hamar barietate bereizi zituen.

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in