Luis XIV.a, frantsesez: Louis XIV eta bataiatzean Louis-Dieudonné (Saint-Germain-en-Laye, Frantzia, 1638ko irailaren 5a – Versailles, Frantzia, 1715eko irailaren 1a), Frantziako eta Nafarroako erregea izan zen. Luis XIII.aren semea eta ondorengoa izan zen. Luis Handia (frantsesez: Louis le Grand, batzuetan Le Grand Monarque) izenez ere ezagun zen, baita Eguzki Erregea (frantsesez Le Roi Soleil) izenez ere. Izan ere, planetak Eguzkiaren inguruan biratzen diren bezala, Frantziak eta gorteak ere erregearen inguruan biratu beharko lukete. Ondorioz, Apolo Heliosekin, Eguzkiaren jainko erromatar-greziarrarekin, lotu izan zaio. Arteen sustatzaile gisa ere lotura hori egokia zen, Louis Apolo Musagetes, Musen burua alegia, baitzen.