Lurreratzeko pista

Pragako (Txekiar errepublika) Ruzyně aireportuko 31 pista
Artikulu hau hegazkinak lurreratzeko edo aireratzeko prestaturiko bide zabal eta lauari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pista».

Lurreratzeko pista[1] lurrean dagoen aerodromo batean aireontziek lur hartu eta aireratzeko bereziki prestaturiko eremu karratu bat da. Pista elementu konstruktibo bakarra den arren lau elementu operatibo biltzen ditu bere baitan zentzu bakoitzean lur hartu eta aireratzeko erabili daitekeelako.

Pistak ipar magnetikoaren norantzarekin osatzen duten angeluaren arabera izendatzen dira. Angelua gradutan neurtzen da hamarkada hurbilenera biribiltzen delarik, biribilduriko angeluaren balioaren lehen bi zifrak dira pistaren norabide horretako kodea. Pista bakoitzak bi kode ezberdin ditu norabidearen arabera.

  1. Euskalterm: [Entitate Geografikoak Hiztegia] [2023]

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy