Mac OS 9 | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Sorrera-urtea | 1999 | |||
Azken bertsioa | 9.2.2 | |||
Ezaugarriak | ||||
Euskarria | PowerPC (mul) | |||
Telesaila | Classic Mac OS (en) | |||
Egile-eskubideak | copyrightduna | |||
Lizentzia | lizentzia jabedun | |||
Ekoizpena | ||||
Garatzailea | Apple Inc. | |||
apple.com… | ||||
kronologia | ||||
|
Mac OS 9 Mac OS klasikoa (classic ingelesez) bezala ezagutu zen sistema eragile familiako azken bertsio nagusia izan zen. Applek merkaturatu zuen 1999ko urriak 23an, eta bere oinordekoa Mac OS X izan zen. Hasieran aurreko bertsioa zen Mac OS 8ren (Mac OS 8.7) bertsio txikiago bat izatea aurreikusita zegoen arren, Mac OS 9ra aldatu zen jada prestatzen ari zen Mac OSren hurrengo belaunaldia zen Mac OS Xerako (10. bertsioa bezala aurkeztua) jauzia ordezteko.
Sistema honek, familia honetako guztien kasuan bezala, garai hartako sistemetan ohikoak ziren zerbitzu eta prestakuntzaren batzuk falta zituen, memoria babestua edo prebentziozko lananitza. Alabaina, aurreko Mac OSekiko abantaila ugari zituen, zenbait erabiltzailerentzako interfaza (oinarrizko erabiltzaileanitza) bilaketa aurreratua eta bateragarritasun handiagoa.
Applek Mac OS 9a zuzenketa eta bertsio txikiago batzuekin eguneratu zuen, 9.0.4 eta 9.1 kasu (non, adibidez, sistematik bertatik (Finderrarekin) kanpoko tresnarik erabili gabe disko konpaktuak grabatzeko ahalmena gehitu zen) 2000n eta 2001ean. Beste eguneratze bat, 9.2.1 2001ean kaleratu zen, baina jada soilik Mac OS Xen Classic emulazio inguruaren funtzionaltasuna hobetu zuen (eta 9.2.2k jarraitu zuen asmo berarekin).
Sistema hau erabiltzeko gaitasuna zuten ekoitzitako azken produktuak Power Mac G4 izenekoak izan ziren, 2004an deskatalogatu zirenak. Mac OS 9 edo aurreko sistema eragileentzat merkaturatu ziren produktuak jada ez dira Mac OS X Leopard edo Mac OS X Snow Leopard sistema eragileak darabiltzaten Macekin bateragarriak