Madeleine aldia

Angles-sur-l'Anglingo (Vienne) Madeleine aldiko zaldia. Musée d'Archéologie Nationale, Saint-Germain-en-Laye
Madeleine aldiaren hedapen mapa.

Madeleine aldia Mendebaldeko Europako Goi Paleolito amaierako kultura arkeologikoa izan zen[1][2]. Izena Tursaceko La Madeleine haitzulotik datorkio.

Solutre aldiko kulturari ematen dio jarraipena Madeleine aldiak (duela 18.000 eta 11.000 urte artean), eta Azil aldia dator ondoren. Hasieran, 1875ean, Lartet eta Christyk "L'âge du renne" izena eman zioten, aldi honetako aztarnategietan elur-orein hondakin ugari dagoelako. Baina, horiez gain, orein arruntak, zaldiak eta Azken Izotz Aroan Europan bizi ziren beste ugaztun handiak ere ehizatzen zituzten. Kultura hori oso hedaturik egon zen eta aztarnategiak Portugaldik Poloniaraino topatu dituzte[3].

Labar-pinturaren adibiderik famatuenak aldi honetakoak dira, adibidez Lascaux edo Altamirakoak[4]

  1. Peñalver Iribarren, Xabier. (1996). Euskal Herria en la Prehistoria. Donostia: Orain ISBN 84-89077-5-4..
  2. M.H. Alimen & M.J. Steve, Prehistoria. Siglo XXI. 1970. ISBN 84-323-0118-3
  3. James Enloe: HRAF Magdalenian. Encyclopedia of Prehistory: 179-190.
  4. Conkey, M.J. (1980): The identification of prehistoric hunter-gatherer aggregation sites: the case of Altimira. Current Anthropology 21: 609-630

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy