Mads Dittmann Mikkelsen (1965eko azaroaren 22a, Kopenhage) danimarkar aktore bat da.[1] Hasieran, gimnasta eta dantzaria zen arren, aktore famatu bihurtu zen Danimarkan Tonnyren pertsonaia egin zuenean Pusher (1996, 2004) trilogiaren lehen bi filmetan, detektibearena Rejseholdet seriean (2000–2004), Nielsen papera Open Heartsen (2002) eta Jacob Petersena After the Wedding (2006) telesailean.
Mikkelsenek mundu mailako ospea lortu zuen Le Chiffre antagonista nagusiaren papera egiteagatik James Bonden hogeita batgarren filmean, Casino Royale (2006).[2] Beste paper batzuk ere egin ditu: Igor Stravinskyrena Coco Chanel & Igor Stravinskyn (2008), Johann Friedrich Struenseena A Royal Affairen (2012). Canneseko Zinemaldia Saritutako aktorerik onena irabazi zuen Jagten (2012) filmean egindako lanagatik.