Mafia

Artikulu hau La Cosa Nostra konfederazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mafia (argipena)».
Palermon ustezko hainbat eta hainbat mafiosori 1901ean egindako epaiketa handiaren zirriborroa, L'Ora egunkarian argitaratua (1901eko maiatza).

Mafia edo Cosa Nostra (italierazko izena; «gure gauza» esan nahi du) organizazio kriminala da, XIX. mendearen erdialdean Sizilian sortua. Mafiako kideei mafioso deritze (italieraz, mafioso singularrean, mafiosi pluralean). Erakunde mafiosoak Mendebaldeko kulturaren zati bihurtu dira, hainbat eta hainbat film, liburu eta telebistako saiotan agertu baitira.

Mafiako kideek ohore araudia jarraitu behar dute: taldeko agintariek esaten dutena egin behar dute beti, elkarri lagundu, eta mendekua hartu erakundearen sekretuak zabaltzen dituenaren kontra (mendekua senide guztiei ezar dakieke).


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy