Magdalena (ibaia)

Magdalena
Río Magdalena (es)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera1.528 km
Geografia
Map
Koordenatuak2°42′42″N 75°25′50″W / 2.7116°N 75.4305°W / 2.7116; -75.4305
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera260.000 km²
Ur-emaria7.200 m³/s
IturburuaKolonbiako mendigunea
Bokalea
()
Karibe itsasoa

Magdalena[1] (gaztelaniaz: Río Magdalena) Kolonbiako ibai nagusia da. Kolonbiako mendigunean sortzen da eta herrialdea 1.543 kilometroan zeharkatzen du, hegoaldetik iparraldera. Karibe itsasora isurtzen da Barranquillaren ondoan. Ibaiadar nagusia Cauca da.

18 departamenduetako lurrak sartzen dira Magdalena ibaiaren arroan. Denetara 263.858 km²-ko azalera du, Kolonbiako azaleraren % 24a, eta bertan herrialdeko populazio osoaren % 80a bizi da eta BEGaren % 85a ekoizten da. Horregatik, luzeena edo emaritsuena ez izanda ere (Putumayo, Caquetá eta Orinoko ere lehiatuko lirateke sailkapen horretan), Kolonbiako ibai garrantzitsuentzat hartzen da.

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy