Maia (mitologia)

Artikulu hau mitologiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Maia (argipena)».
Maia (mitologia)
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaAtlas
AmaPleione
Bikotekidea(k)Zeus
Seme-alabakHermes

Greziar mitologian, Maia edo Maya (grezieraz Μαία), Pleiadeen artean nagusiena da, Atlas eta Pleioneren zazpi alabak zirenak. Bere ahizpak eta bera, Arkadiako Zilene mendian jaioak, batzuetan, mendiko jainkosak deituak dira. Maia, nagusiena, eta, aldi berean, ederrena eta lotsatiena zen.

Hermes jainkoari eskainitako homeroar ereserkian kontatzen denez, Maiak, jainkoen mezularia izan zuen Zeusekin Zileno mendiaren leizean. Umea erditu ondoren, Maiak, mantetan bildu eta lotara joan zen. Hermes umeak, oso azkar hazten zena, lau hankatan ihes egin zuen Tesaliarantz, non, bere lehen bizi eguneko gauean, Apoloren abereen zati bat lapurtu eta lira asmatu zuen. Maiak, ez zion Apolori sinetsi nahi izan, honek, bere abel taldea Hermesek lapurtu zuela esan zionean, eta Zeus berarekin ados zegoen. Azkenik, Apolok, abereak liragatik elkartrukatu zituen.

Maiak, Arkas umea ere hazi zuen, Heragandik babesteko, Arkasen ama zen Kalisto hartz eme bihurtu zuena.

Erromatar mitologian, bere baliokidea, Maia Maiestas da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in